Cofidiseko Teklehaimanot pasa da pelotoiaren buruan Zumaiatik

Baleike

Euskal Herriko Itzuliaren bigarren eguna, eta bigarren aldiz pasa da pelotoia Zumaiatik. Atzo 49 kilometroren faltan igaro ziren txirrindulariak herritik; gaur, berriz, etapa hasi eta berehala. Zarautz-Bermeo etapa ari dira jokatzen une honetan, eta zortzigarren kilometroan pasa dira Zumaiatik. 

Pelotoia zabal zabalik sartu da Etxezarreta kalera, eta une horretan erasoa jo du Cofidis taldeko Daniel Teklehaimanotek. Buruan pasa da Zubitxikitik, bertaratutakoen txalo artean. Axular ibiltokitik Itziar alderantz joan dira txirrindulariak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide