Bi autok elkar jo dute Orroagan

Baleike

Argazkia: @BomberosEuskadi

Auto istripua izan da gaur arratsaldean Orroaga parean. Dirudienez, bi autok elkar jo dute eta hauetako bat iraulita geratu da N-634 errepidean. Bi zauritu izan dira, eta erietxera eraman dituzte SOS Deiakek adierazi duenez.

Denbora gutxian inguru horretan izandako bigarren gertaera da. Herenegun, pertsona bat erreskatatu behar izan zuten arrantza egiten ari zela izandako ezbehar baten ondoren.

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide