Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketako lehen partidak jokatuko dira ostiral arratsaldean Aitzurin 19:30etatik aurrera. Zumaiak Donostia hartuko du kadete, jubenil eta nagusi mailan. Joan-etorriko bi jardunaldiko kanporaketa sistemarekin jokatuko da. Hauek izango dira txapelketan parte hartuko duten zumaiarrak: kadete mailan Gotzon Larrañaga eta Ekaitz Alcántara, jubenil mailan Oier Larrañaga eta Julen Beristain, eta nagusi mailan Jokin Iriondo eta Oihan Iribar.
Larunbatean, pala jardunaldia izango da 15:30ean. Zumaia 1 - Zumaia 2ren aurka jokatuko du infantil mailan. Ondoren, 16:30etatik aurrera, zesta puntako bi partida izango dira: alde batetik, Aizpurua zumaiarrak Donostiako Sasiainen aurka lehiatuko du kadete mailan, eta bestetik, Lopez zumaiarrak Hondarribiko Sandobalen aurka izango da jubenil mailan.
Amaitzeko, igandean, eskuzko lau t´erdiko bi partida jokatuko dira 10:45ean hasita. Aristi zumaiarra Mundarroko Mugikaren aurka izango da kadete mailan, eta Aguirre zumaiarra Intxurreko Artolaren aurka nagusi mailan.