'Dantzazaleon Eguna'-rekin hasiko da bihar aurtengo Maiatza Dantzan

Baleike

Dantza izango da protagonista Zumaian maiatzeko lau larunbatetan. Astindu dantza taldeak aurten ere Maiatza Dantzan ekimena antolatu du, Udalarekin lankidetzan. Hasteko, bihar, Dantzazaleon eguna izango dute.

Anne Agirrek dantza afrikarren masterclass bat emango du Torreberrin eta, ondoren, bazkaria izango dute. 

Ekitaldi gehiago ere izango dira maiatzean zehar. Hala, maiatzaren 12an, dantza klasiko ikastaroa emango du Celine Illarramendik Torreberrin. Hastapen mailakoa izango da. 10:00etatik 10:45era, 5-8 urteko umeentzat izango da; 10:45etik 11:30era, 9-12 urteko haurrentzat, eta, arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara, helduentzat. 

Arratsaldean baita ere, 18:30ean hasita, zumba jaia izango da Kantauri plazan.

Maiatzaren 19a Dantzara eguna izango da, eta, 18:00etatik 20:00etara bitartean, dantza estilo ugari ikusteko eta dantzatzeko aukera izango da: hip hop, capoeira, aretoko dantzak, edota lindy hop.

Maiatzaren 26an, berriz, 22:30ean hasita eta Ondartxo plazan, TikTara, ZUMB eta Astinduren arteko emanaldia izango da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide