Zuzendaria: Andrey Zvyagintsev. Aktoreak: Maryana Spivak, Aleksey Rozin, Matvey Novikov, Marina Vasilyeva, Andris Keishs. Iraupena: 128 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: 2017.
Bikote bat da filmeko protagonista: Boris eta Genia. Moskun bizi dira, eta bien arteko harremana gaizki dago. Dibortziorako urratsak egiten ari dira, eta bien pisua salgai jarri dute. Era berean, nor bere bizitza berrosatzen saiatzen ari da, eta harreman paraleloak hasi dituzte. Eguneroko liskarretan murgilduta, bikoteak apenas erreparatzen dion semeari, harik eta egun batean desagertzen den arte.