2018/06/08 - 2018/06/11 19:30/22:15

Zinema

Disobedience

Disobedience
Aita Mari aretoa, Zumaia

Zuzendaria: Sebastian Lelio. Aktoreak: Rachel Weisz, Rachel McAdams, Alessandro Nivola, Cara Horgan. Iraupena: 114 minutu. Generoa: Drama, homosexualitatea. Herrialdea: Erresuma Batua-Irlanda- AEB. Urtea: 2017.

Ronit Krushka familia judu ultra-ortodoxo batean hazi zen, baina komunitate itxi horretatik ihes egin zuen argazkilari bihurtzeko. Aita komunitateko errabino nagusia zen. Hura hil dela jakitean, Ronit etxera itzuliko da, hiletan parte hartzera. Dovid topatuko du han, txikitako laguna eta errabino nagusia bihurtuko den gizona, eta haren emazte Esti. Ronitek harremana izan zuen Estirekin gaztetan; hain zuzen, horregatik kanporatu zuten. Bi emakumeen arteko sua pizten hasiko da berriz, eta, horrekin, komunitatearen haserrea.

Ordutegia: ostiralean, 22:00etan; larunbatean, 19:30 eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.

Hizkuntza: Gaztelania

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide