Alex Urangak min hartu du WGSko lehen proban, Txilen

Baleike 2018ko ekainaren 8a

Txilen dagoen Arica hirian jokatzen ari da WGSko (World Grand Slam) lehen proba. Zumaiarrak, ordea, ez du zorterik izan, eta haitz batzuen kontra jo ostean, erietxera eraman dute. Dena susto batean gelditu da.

Arica Bodyboard Culture izeneko proban, istripua izan du Urangak. WGS txapelketako lehen proba honetan, haitz batzuen kontra joan da, eta zauri batzuk egin ditu. Dirudienez, berehala atera dute uretatik, eta zuzenean, ospitalera eraman dute. 

Surfer Today webgunean azaldu duenez, "beharrezko azterketak egin ondoren, dena ondo dagoela esan didate. Ez nuen horrelako istripurik espero. Orain ikusi egin behar noiz ahalko dudan itzuli uretara", adierazi du zumaiarrak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide