Yeregiren eta Gonzalez-Etxebarriren Gipuzkoako surf selekzioa asteburuan lehiatuko da

Baleike

Sortu berria den Gipuzkoako Surf Selekzioa asteburu honetan lehiatuko da Donostian jokatuko den Gipuzkoako surf txapelketan. Asteburu guztian izango dira ekitaldiak Zurriola hondartzan, eta kirol proba, itsasoak laguntzen badu, igandean egingo da. 

Galizia, Kantabria, Katalunia eta Gipuzkoako selekzioak proba tag team bat egingo dute igandean, eguerdiko 12:00etatik aurrera Zurriola hondartzan. Gipuzkoako selekzioan bi zumaiarrek hartuko dute parte: Imanol Yeregik arlo teknikoko arduradun bezala, eta Janire Gonzalez-Etxebarri parte-hartzaile moduan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide