Zuzendaria: Lars Craume. Aktoreak: Jonas Dassler, Judith Engel, Tom Gramenz, Michael Gwisdek. Iraupena: 111 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Alemania. Urtea: 2018.
Berlin, 1956. urtea da. Bost urte falta dira harresia eraikitzeko. Alemaniar ikasle talde batek Hungariako Iraultzan hildako biktimekiko elkartasuna adieraztea erabakiko du: horretarako, minutu bateko isilunea egingo dute klasean. Elkartasun keinua altxamendu moduan ulertuko dute, ordea, eta arazoak eragingo ditu.
Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta asteartean 19:30ean.