Ostiralean, abuztuaren 10ean, Euskal Jai eguna ospatuko da Zumaian. Hemen duzue egitaraua:
10:00 Baserriko gaien azoka.
3 Taula txalapartarien saioa.
10:30 Hala Gera taldearen dultzaina doinuak eta Bilboko albokariak.
11:00 Zutrik elkartearen trikiti doinuak.
12:00 Kofradian eta 12:30 Udaletxean balkoitik balkoirako bertso saioa: Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegi.
14:30 Eusebio Gurrutxaga plazan herri bazkaria (txartelak Turismo Bulegoan, 8€ helduak eta 4€ 12 urte arteko haurrak).
Bazkalostean euskal kantak Joxe Mendizabalekin.
18:00 Erromeria: Jagoba eta Maddalen, eta Erkibe kultur elkartearen taloak.
17:00 Amaiako plazan puzgarriak.
Ondoren dantzaldia Joxe Mendizabalekin.
18:30 Joselontxos txarangaren kalejira.
19:00 Eusebio Gurrutxaga plazan sagardo dastaketa.
23:00 Kofradian erromeria Ezten Giro taldearekin.