Oikiako San Bartolome jaien barruan, asto probak eta idi probak egingo dira aste honetan.
Ostiralean, abuztuaren 24an, 18:00etan hasita, asto probak egingo dira. Parte hartzaileak Muniosoro jatetxeko, Ander Etxaberen, Pello Etxaberen eta Balentin Eizagirreren astoak izango dira.
Abuztuaren 26an, igandean, 18:30ean hasita, idi probak izango dira Arroako Etxetxoren eta Orioko Olidenen idiekin.