San Bartolome jaiak hasiko dira bihar Oikian

Baleike 2018ko abuztuaren 22a

Bihar hasi eta asteartera bitartean San Bartolome jaiak ospatuko dituzte Oikian. Haurrei zuzendutako ekitaldiak izango dira eguneko lehen orduetan. Arratsaldean, berriz, Zumaia, Getaria eta Oikia arteko bertso desafioa egingo dute. 

Ohikoak diren herri bazkariak, erromeriak eta herri kirolen saioak egingo dituzte Oikian. Aurten, berrikuntza bezala, Blusa eguna izango dute. Asteartean izango da, San Agustin Egunean, eta ahalik eta blusa koloretsuenarekin janztea eskatzen dute. 

Hemen duzue festetako egitaraua: 

ABUZTUAK 23 OSTEGUNA

10:30 Atracciones Sanz-en eskutik, JOLAS ETA PUZGARRIAK
13:00 APAR FESTA
14:00 Umeen Herri Bazkaria
16:00 XII. Karrikotxe jeitsiera
17:30 ZURRUMURRU ZIRKO TAILERRA
Ondoren, txokolatea nahi duen guztiarentzat
19:30 2018ko BERTSO ERRONKAren III.jardunaldia: GETARIA-ZUMAIA-OIKIA
22:00 DJ PAJARITOrekin dantzaldia goizalderarte

ABUZTUAK 24 OSTIRALA SAN BARTOLOME EGUNA

11:00 MEZA NAGUSIA
Ondoren, PILOTA PARTIDAK:
Gurrutxaga-Beristain//Larrañaga-Etxabe
Zubiria-Bikuña//Alberdi-Aizpuru
18:00 ASTO PROBAK.
Peio Etxabe (Kimi), Valentun Eizagirre, Ander Etxabe (Irrintzi) eta Iñaki Muniosoro (Kixkur)
22:30 OSTOLAZA eta NARBAIZArekin erromeria

ABUZTUAK 25 LARUNBATA EUSKAL JAIA (Animatu denak baserritar arropak janztera)

Egun osoan zehar, ohiturari jarraiki, baserriz baserri eta etxez etxe dantzan ibiliko dira bertako
gazteak
11:00 Bizikleta klasikoen erakustaldi-txangoa + TROPELA (bizikleta txikien lasterketa)
14:30 Herri bazkaria (Txartelak aurrez erosi)
18:00 Bertako baserrietako SAGARDO-en dastaketa
22:30 IZER eta ALABIERekin erromeria eta ondoren DJ HUMBERTO goizaldera arte.

ABUZTUAK 26 IGANDEA

11:00 MEZA NAGUSIA
Ondoren, Edadetuei omenaldia
12:30 GORRITI eta LOPENEren ANIMALIAK
14:00 Herriko edadetuen bazkaria Muniosoron.
18:00 HERRI KIROL JAIALDIA
IRATI ASTONDOA, ARATZ MUGERTZA, MAIKA ARIZTEGI eta JEXUX MARI MUJIKA
Ondoren, IDI-DEMA ERAKUSTALDIA. ETXETXO eta OLIDEN-en idi parearekin.
22:30 OBANEUKE taldearekin erromeria

ABUZTUAK 28 ASTEARTEA SAN AGUSTIN EGUNA

BLUSAK (Animatu Oikia koloreztatzera zuen Blusa originalenekin)
11:00 Herriko taldeen arteko herri kirol jaialdia
14:00 HERRI BAZKARIA (Txartelak aurrez erosi) + Erromeria OSTOLAZA eta NARBAIZArekin
Arratsaldean TRIKI POTEOA
22.30 FAN & GO taldearekin erromeria
Gauerdian, ESKUBELTZ PIROTEKNIAren eskutik KOLORETAKO SUAK

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide