Trafiko aldaketak izango dira larunbatean triatloiagatik

Baleike

Argazkia: Google maps

Larunbatean Zumaiako Triatloia jokatuko da. Kirol proba honek eragina izango du Gernika parke inguruko kaleetan.

Irailaren 8an, 15:15etik 18:30era bitartean, Zumaiako Triatloia jokatuko da. Ondorioz, trafikoarentzat itxita egongo dira Kantauri plazaren atzeko errepidea eta Mendaro Marinela kalea. Kantauri plazako garajeetara Turismo bulegoaren ondotik sartu eta irten beharko da.

Horrez gain, 15:30etik 18:30ak bitarte, aldizka emango dute pasoa Zumaiatik Aizarnazabalera doan errepidean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide