Soraya Lopezek jaso du Udako Argazki Lehiaketako saria

Baleike 2018ko irailaren 25a

Bqd bidaiak-eko Lore Urangak eman dio saria irabazleari. 

Azken urteetan egin den moduan, aurten ere Udako Argazki Lehiaketa antolatu du BALEIKEK. Argazki ugari jaso dira edizio honetan ere, eta epaimahaiaren iritziz irabazlea Soraya Lopez izan da. Gaur arratsaldean jaso du hain zuzen Bqd bidaiak eskainitako saria: bi lagunentzako asteburu pasa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide