Herriko gazteek osatutako hiru taldek jo zuten atzo arratsaldean, Euskaraldia festan: Parraztak, eta Kuraiaren eta Berri Txarraken bertsio taldeek hain zuzen ere. Euriari aurre eginez, jende kopuru polita inguratu zen Torreberrira.
Arratsaldean zehar Euskaraldirako izen emateekin jarraitu zuten. Mahai bana jarri zituzten Kofradian eta Torreberri bertan, eta arratsaldeko ordu ilun eta hezeetan beste ehun bat lagunek eman zuten izena. Beraz, egun osoan jasotako izenekin eta webgunearen bidez jasotakoekin, 400dik gora herritarrek eman dute jada izena Euskaraldirako.