Helduen egoitzetako langileek kotxe karabana egin dute

Baleike

Astelehenean egindako grebari, aste honetan zehar ELAk deitutako lanuzteak gehitu behar zaizkio. Zaintza lanak duintzeko asmoarekin, gaur goizean kotxe karabana egin dute Zarauztik hasita.

Gipuzkoako hirugarren adineko egoitzetako langileek mobilizazioak eta lanuzteak hasi dira egiten beraien egoera salatu eta eskubideak eskatzeko; horien artean zaintza lana duintzea. Hala, astelelehenean, LAB eta ELA sindikatuek deituriko greba egunari, aste honetako bost egunetan ELAk deituriko lanuzteak gehitu behar dira. Gaur, esaterako, kotxe karabana luze bat egin dute Zarauztik hasita. Jaso dugun bideo honetan Otezuritik igaro diren momentua ikusi daiteke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide