Bertsolari gazteen saioa egingo da gaur Oxforden

Baleike

Ohikoa denez, bertsolari gazteen saioa antolatu du Zumaiako Bertso Eskolak Gabon garaiarekin lotuta. Saioa Alondegiko Oxford aretoan egingo da, 22:00etan hasita. 

Bertsolari hauek izango ditugu gaur Zumaian:  Irati Majuelo (Iruñea), Aitor Salegi (Zestoa), Aratz Igartzabal (Gabiria), Nahia Sasco (Lekuine), Ane Peñagarikano (Zarautz) eta Peio Etxabe (Oikia). Bertol Etxabe oikiarra izango da gai-jartzailea.

Sarrerak 3 € balio du eta aurrez erosteko aukera ere badago, turismo bulegoan.

BOTA BI KOPLA! lehiaketako saria bertan banatuko da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide