2019/01/10 22:00etan

Zinema

Un día mas con vida

Un día mas con vida
Aita Mari aretoa, Zumaia

Urtarrilaren 10ean, ostegunean, Ostarrena zine klubak antolatuta Un día mas con vida animaziozko filma emango da Aita Marin zine forum saioan. Raúl de la Fuente eta Damian Nenow zuzendarien lan honek 2018ko Donostia Hiria Publikoaren Saria eta Animaziozko Europar film onenaren sariak irabazi ditu. Zine emanaldia 22:00etan hasiko da.

Sinopsia

Kapuscinski poloniar berriemaile bat da, idealista eta alferrikako kausen zalea. 1975ean Angolara, Gerra Hotzaren azken gudu-zelaira, bidaiatuko du. Han, okerreko agurrak ere ordain daitezke biziaz. Afrikako herrialdeak eta bere abenturan ezagutuko dituen pertsonek –adibidez, Carlota gerrillari karismaduna– betirako aldatuko dute Kapuscinski. Ilunaren bihotzera egindako bidaia horrek idazle bihurtuko du kazetaria. (Donostiako zinemaldia).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide