Joan den astean aurkeztu zituen Zumaiako EH Bilduk udal hauteskundeetarako hautagaiak. Guztira, 20 lagunek osatzen dute zerrenda. Bihar egingo du koalizioak jendaurreko aurkezpena, 19:30ean Alondegiko Oxford aretoan.
Urola Kostako alkategaiak, bat eginda
EH Bilduk ekitaldi politikoa egingo du gaur, 19:00etan Merkatu Plazako goiko solairuan. Eskualde mailako ekitaldia izango da, eta bost alkategaiek hartuko dute parte: Itziar Muruak (Zarautz), Haritz Alberdik (Getaria), Anuska Esnaolak (Orio), Iñaki Ostolazak (Zumaia) eta Iñaki Telleriak (Aia).
Juan Karlos Izagirre Gipuzkoako ahaldungai nagusia eta Mertxe Aizpurua Espainiako Kongresurako Gipuzkoako alkategaia ere agerraldian izango dira.