21 Korrika

Ostiral eguerdian iritsiko da XXI. Korrika Zumaiara

Baleike 2019ko api. 10a, 14:40

Eguerdiko 11:19an egingo du sarrera Narrondotik XXI. Korrikak. Ia ordubetez eramango dute lekukoa Zumaiako bizilagunek.

Pixkanaka-pixkanaka gerturatzen ari da XXI. Korrika Zumaiara. Apirilaren 4an atera zen Garestik eta igandean, hilaren 14an, Gasteizera iritsiko da testigua. Bi urtetik behin egiten den euskararen aldeko egitasmo honek milaka euskaltzale biltzen ditu Euskal Herri osoan. 

Klika lelopean, ibilbidearen erdia osatu du jada aurtengo Korrikak. Zumaiara ostiralean iritsiko da Zestoatik, eta dagoeneko herria janzten ari da kartelekin eta pankartekin.

Narrondon hartuko dute zumaiarrek testigua eta hori 11:19an izango da. Handik Axular ibiltokia zeharkatuko du Korrikak eta Erribera kalean sartuko da. Igor euskaltegiaren ondotik igaroko da eta moilan barrena egin ondoren, Patxita Etxezarreta kaletik jarraituko du Getariarantz. Zumaiarren ibilbidea 12:12an amaituko da, baina Korrikak kilometroak eta kilometroak izango ditu oraindik aurretik.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide