Zuzendaria: Victor Cabaco. Aktoreak: Ruth Diaz, Jose Manuel Seda, Alberto Berzal, Mikel Iglesias, Maria Aberasturi, Iñaki Rikarte. Iraupena: 90 minutu. Generoa:Drama historikoa. Herrialdea: Euskal Herria. Urtea: 2019.
Martxoaren 3a da, 1976. Langileak greban daude soldatak igotzeko eskatzeko. Langile batzordeek greba orokorra antolatu dute Arabako hiriburuan. Diktadura kezkatuta dago langileen mugimendua zabalduko ote den. Zaramaga langile auzoko San Frantzisko elizan milaka langile bildu dira; kanpoan ere mila pertsona daude. Baina Espainiako Gobernuak ehun polizia armatu baino gehiago bidali ditu.
Ordutegia: ostirala 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.