Toldoen eta aulkien zerbitzua bihar jarriko da martxan Zumaiako hondartzetan

Baleike 2019ko ekainaren 26a

Bihar, ekainaren 27an, jarriko da martxan toldoen eta aulkien zaintza zerbitzua Itzurun hondartzan, eta aulkien zaintza zerbitzua Santiago hondartzan. 

Udaletik adierazi dutenez, zerbitzuak izan duen atzerapena dela eta, epealdia luzatu egingo da irailaren 22a arte.

Udalak zozketa bidez esleitu ditu jada Itzurungo toldoak eta aulkiak. Onartuen zerrenda udal webgunean aurki daiteke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide