Azken asteotan gertatutako bi emakumeren hilketak salatu dituzte

Baleike

Azken egunotan bi emakume hil dituzte Euskal Herrian. Zantzu guztien arabera indarkeria matxistaren ondorioz Euskal Herrian hildako azken bi emakumeak dira. Hori salatzeko, Zumaiako Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du. 

Berria egunkariak egindako ikerketa baten arabera 100 emakume hil dituzte Euskal Herrian indarkeria matxistaten ondorioz 2003. urtetik hona. Azken hilketak aste hauetan gertatu dira. Hori salatzeko elkarretaratzea egin dute Saregileen plazan, Zumaiako Mugimendu Feministak deituta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide