Zuzendaria: Jacek Borcuch. Aktoreak: Krystyna Janda, Antonio Catania, Lorenzo de Moor, Robir Renucci. Iraupena: 92 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea:Polonia. Urtea: 2019. Jatorrizko izenburua: 'Dolce Fine Giornata'.
Maria Linde Nobel sariduna da, eta familiarekin bizi da, Toscanan (Italia). Judu poloniarra da, eta emakume librea. Harreman ezkutua du Egiptoko gazte batekin. Inguruko hondartza bateko hotelaren jabea da gaztea. Gertaera izugarri batek bien bizitza astinduko du, baina Mariak eustea erabakiko du bere inguruan sortu den histeriaren aurrean. Hitzaldi bat emango du, eta anabasa hasiko da.
Ordutegia: ostegunean 19:30ean, ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.