Laugarren kaletik aterako dira zumaiarrak Kontxan

Amaia Urbieta Arruti

Aurreko astean inork nahi ez duen kalea egokitu zitzaien zumaiarrei: lehenengoa. Jardunaldi honetan laugarrenetik aterako dira, eta ikusteko dago zumaiarren alde edo aurka jokatuko duen horrek.

Egin berri dute Kontxako bigarren jardunaldiko kaleen zozketa, eta laugarren kalea egokitu zaie zumaiarrei. Kontxan alde handia markatu ohi dute kaleek, baina sarri hasiera batean mesedegarri izan daitekeen kalea biderik zailena bihurtzen da gero.

Ondokoa da kale zozketaren emaitza:

1. Txanda

1. Hondarribia
2. San Juan
3. Hibaika
4. Telmo Deun

2. Txanda

1. Donostiarra
2. Tolosaldea
3. Orio
4. Donostia Arraun

 

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide