[BIDEOA] Ehunka zumaiar atera dira kalera ostalaritzaren egoera salatzeko

Maialen Etxaniz-Amaia Urbieta Arruti

Manifestazio jendetsua igaro da gaur eguerdian Zumaiako herriguneko kaleetatik. Jendetzak erantzun dio ostalariek egindako deiari, eta denek aldarrikatu dute "ostalaritza bizirik" nahi dutela.

Tabernek eta jatetxeek ateak itxita badituzte ere, ostalariak ez dira etxean geratu. "Ostalaritza bizirik!" aldarri hartuta zeharkatu dute herria, ehunka herritarren babesa zutela. Salatu dute martxoko konfinamenduaren ondoren ateak zabaldu zituztenetik "arau asko" bete behar izan dituztela, eta ixteko agindua bidegabea dela uste dute. 

Ikusi hemen mobilizazioak utzi dituen irudiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide