Zozkatu ditugu 'Safari' antzezlanerako sarrerak

Juan Luis Romatet

La Baldufa talde kataluniarrak Safari izeneko haurrentzako antzezlana ekarriko du igande honetan Zumaiara. Emanaldia 12:00etan izango da Aita Mari aretoan. 

Zumaiako Udaleko Kultura Sailak bi lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Irabazleak Ainhoa Aristi Legarra eta Lara Madinabeitia izan dira. Zorionak! Sarrerak, oraingo honetan, turismo bulegoan jaso ahal izango dituzte.

Antzezlanerako sarrerak turismo bulegoan daude salgai, 4 euroan. Pandemia dela eta, aretoko leihatila ez da irekiko, eta sarrerak turismo bulegoan bakarrik egongo dira salgai.

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide