Kutxa batean egon dira urtez gordeak ziegan pasatako bi urte, lau hilabete eta egunaren oroitzapenak. Egun, zerbitzu militarra nahitaezkoa ez denez eta giltzapetzearen agertoki izandako Iruñeko espetxea dagoeneko eraitsia izan zela, kutxa hura ireki du Lander Garrok. Pandorarenak anabasa bazekarren, Garrorenak dokumental samur bezain zorrotza dakarkigu, intsumisioaren eredu ezberdinetan begirada jartzen duena.
Ordutegia: larunbatean eta astelehenean, 19:00etan.