Elkarretaratzea egingo da bihar Zumaian Aintzane Pujanaren erailketa salatzeko

Baleike

Aintzane Pujanaren erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du biharko Zumaiako Mugimendu Feministak. Kontzentrazioa eguerdiko 12:30ean egingo da, Beheko plazan.

Emakumeen Mundu Martxak erailketen aurkako protokoloa jarri du martxan, eta ddeialdi horretara batu dela azaldu du Zumaiako Mugimendu Feministak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide