Eman ditugu Frank Blackfielden diskoak

Juan Luis Romatet

Frank Blackfield abeslari eta gitarrista frantziar-estatubatuarraren azken diskoaren bi ale zozkatu genituen pasa den asteburuan Baleikeko bazkideen artean. Eman ditugu dagoeneko. 

Still free 'n rockin' izeneko diskoa atera du Blackfieldek. Bi zumaiarrek hartu dute parte diskoaren grabazioan: Nagore Etxabek bateria jotzen, eta Oihana Rodriguezek bi abestitan teklatuak jarriz. 

Diskoaren bi ale zozkatu genituen pasa den asteburuan, eta saridunak Joxe Mari Zubimendi eta Urrategi Egaña izan dira. Zorionak. Biek jaso dute dagoeneko oparia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide