PCR proba egitera deitu dituzte martxoaren 31tik Urberu sagardotegian egon direnak

Dorleta Agiriano Lai 2021ko api. 18a, 10:02

Bihar Eibarren egingo diete proba Itziarko Urberu sagardotegiko bezeroei. Azken hemezortzi egunetan bertaratu direnei eskatu diete baheketa masiboan parte hartzeko.

Beste baheketa masibo bat jarri du martxan Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak: martxoaren 31tik Urberu sagardotegian egon direnei eskatu die PCR proba egiteko. Debako Elorriaga auzoan dago sagardotegia, Itziarren, baina jende ugari joan ohi da Zumaiatik.

Azken hemezortzi egunetan Urberun izan diren bezeroei, beraz, COVID-19a hautemateko proba egiteko eskatu die Osasun Sailak. Bihar egingo dute baheketa masiboa, Eibar Ospitalean, 15:00etatik 21:00etara bitartean. Hitzordua, ordea, gaur eskatu behar da, ondoko bi telefono zenbakietako batera hots eginda: 943 032 644 edota 900 203 050.

Joan den ostiralean egindako PCR eta antigeno probetan 987 kasu berri baieztatu zituzten Hego Euskal Herrian. Osasun Sailak bihar argitaratuko ditu asteburu osoan zehar udalerri bakoitzean atzemandako kasu positiboak, eta eremu gorrian dauden herrien zerrenda ere eguneratuko du Eusko Jaurlaritzak. Azkeneko datuen arabera, eremu gorrian dago Zumaia.

Erlazionatuak

700eko muga gainditu du Zumaiak

Onintza Lete Arrieta-Dorleta Agiriano Lai 2021 api 16 Zumaia

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide