Ostiralean emango dugu GUKA magazinaren hirugarren atala

Baleike 2021ko mai. 5a, 19:30

GUKA magazinaren hirugarren atala izango da ikusgai ostiral honetan, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan eta UKTren tokiko webguneetan; tartean, Baleike.eus-en atarian ere jarraitu ahal izango da.  

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa ematea du helburu GUKA magazinak, eta hilabete honetako eskaintzarekin ere ez du ikuslea hotz utziko. Hona hemen interesa pizten joateko hirugarren atalaren aurrerapen bideoa.

Lehengo bi atalak atari honetan ikus daitezke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide