Udako GUKA magazina: bigarren atala

GUKA magazina 2021ko uzt. 9a, 22:00

Atal berri honetan, bidaiatzeko beste modu bat erakutsiko du Mireia Galarza aurkezleak eta horretarako, Iosu Garate azpeitiarrarekin elkartuko da. Garatek autokarabana bat du, eta saio honetan bere esperientzia azaltzeaz gain, bidaiatzeko modu horrek eskaintzen dituen abantailez hitz egingo du. 

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa ematea izan du helburu orain arte GUKA magazinak, eta helburu bera izango du udako GUKA magazin bereziak ere. Ostiralero egongo da ikusgai atal berria UKTko tokiko hedabideetan, Urola Kostako Hitzan eta Erlo Telebistan, eta bertan, Andoni Elduaienek, Mireia Galarzak eta Gorka Peñagarikanok udan zehar eskualdean egin daitezkeen plan proposamenak landuko dituzte. 

Bigarren atalean, Galarzak bidaiatzeko modu berri bat ezagutuko du, eta horretako Iosu Garate autokarabana gidari eta jabearekin elkartuko da. Orain arteko saio guztiak ikusgai daude honako lotura honetan

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide