Zuzendaria: Anders Thomas Jensen. Aktoreak: Mads Mikkelsen, Nikolaj Lie Kaas, Gustav Lindh. Generoa: Komedia. Urtea: 2020. Herria: Danimarka.
Markus militarrak etxera itzuli behar du Mathilde alaba nerabearekin, emaztea tren-istripu larri batean hil baita. Dena zorte txarraren ondorio dela dirudi, harik eta Otto, matematikan aditua eta ezbeharra izan duen treneko bidaiaria, bere bi lankide xelebreekin agertu den arte: Lennart eta Emmenthaler. Otto ziur dago horren guztiaren atzean norbait dagoela.