Zuzendaria: Gunhild Enger, Rune Spaans. Generoa: marrazki bizidunak. Urtea: 2020. Herrialdea: Norvegia.
Tuneleko bizitza ondo doa Knudsen eta Ludvigsenentzat. Han, abestiz, txigortuz eta txantxaz betetako bizitza dute. Baina, halako batean, tren-gidari bat iritsi da hara, eta gutun bat hartu du: tunelak trenetarako dira, ez pertsonentzat, eta berehala atera behar dute handik denek. Baina Knudsenek eta Ludvigsenek ideia bat dute: lehenengoaren aitonak salba ditzake, seguru asko. Knudsen kapitaina pirata famatuak makila-hanka bat eta ospe beldurgarria ditu.