Badator urteko aurreneko GUKA magazina

GUKA magazina 2022ko urt. 5a, 16:15

Urte berriarekin batera dator GUKA magazinaren atal berria. Ostiralean, 22:00etan hasita, ikusgai izango da UKTren tokiko webguneetan eta Erlo Telebistan. Besteak beste, Imanol Aleson mendi korrikalari azkoitiarrari egindako elkarrizketa, Itxaspera egindako ibilaldia eta agendako atalean Zumaiako Txakur krosaz antolatzaileei egindako elkarrizketa ikusteko aukera izango da ostiraleko saioan.

Ostiralean izango da ikusgai GUKA magazinaren denboraldi berriko hirugarren atala, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz UKTren tokiko webguneetan; tartean Baleike.eus-en. Besteak beste, Imanol Aleson mendi korrikalari azkoitiarrari egindako elkarrizketa, Urrestillako Gabon eskeari buruzko erreportajea, Urrutira joan gabe atalean Orio inguruetan egindako ibilaldia nahiz Mikel Kazalis musikari zarauztarrari eta Orioko musikari Xabier Lizasori egindako Parean eta pareko elkarrizketaren aurrerapena izango dira ikusgai ostiraleko saioan, baita Zumaiako txakur kroseko antolatzaileei egindako elkarrizketa laburra ere.

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) GUKA magazina. Honako hau 2022ko urtarrileko atalaren aurrerapen bideoa da.

Ikusi GUKA magazinaren atal guztiak honako lotura honetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide