"Esperientzia ona izan da niretzat; ametsa izan da hemen egotea"

Gorka Zabaleta

Senior mailako lehen txapelketa handia jokatu du Kauldi Odriozolak Espainiako selekzioarekin. Txapeldunorde izan da Europako eskubaloi txapelketan. Itzulerako hegazkina hartu aurretik hitz egiteko aukera izan du Baleikerekin.

Suediako selekzioak denbora beteta zegoela sartu zuen penaltiz garaipena eman zion gola. Partidako 60 minutuak 25nako berdinketarekin amaitu ziren, baina suediarrek azken aukera bat izan zuten txapelketa irabazteko, eta ez zuten hutsik egin. Horrek are gogorragoa egin zuen Espainiako selekzioarentzat txapelketa ez irabazi izana.

Horren guztiaren inguruan hitz egin du Kauldi Odriozolak Budapesteko aireportuan eskainitako elkarrizketa honetan.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide