Abelin Linazisoro omendu dute Ostarrenako lagunek

Juan Luis Romatet 2022ko otsailaren 25a

Zine forum saioen bultzatzailea eta Ostarrena zine klubeko kidea bere sorreratik, herenegun zendu zen Abelin Linazisoro. Ostarrenako lagunek omenaldia eskaini zioten atzo, zine forum saioan. 

Zinezale porrokatua izan zen Abelin Linazisoro, eta zine forum saioen bultzatzailea 1970eko hamarkadatik. Etenaldi baten ondoren, 1990eko hamarkada hasieran itzuli ziren zine forum saioak Zumaiara, Ostarrena zine klubak antolatuta. Taldeko kide izan zen Abelin Linazisoro bere sorreratik, eta bere lagunek gogoan izan zuten atzo Aita Marin egindako saioaren atarian. 

Ezagutzen zutenek bazekiten aretoko aurrealdean esertzea gogoko zuela Linazisorok, eta eseri ohi zen besaulkian jarri zuten Ostarrenako lagunek lore sorta bat. Txalo artean agurtu zuten Abelin Linazisoro bere kideek eta saioa ikustera hurreratu zirenek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide