Santelmoak 2022

Helduen danborradaren entsegu egunak ere zehaztu dituzte

Juan Luis Romatet

Pixkanaka, hasi dira San Telmo jaietako ekintzak prestatzen. Herriko jaietan aterako diren danborraden entseguak noiz izango diren erabaki dute dagoeneko. 

Haurren eta helduen danborradak aterako dira herriko kaleetara, eguraldia lagun, santelmoetako lehen asteburuan. Haurrena eguerdian izango da; helduena gauez. Bi ekintzetarako entseguak datorren asteburuan hasiko dira.

Pasa den astean iragarri zituzten haur danborradako entseguen ordutegiak, eta orain helduen kalejiraren txanda da. Helduen danborradan 18 urtetik gorako herrita orok har dezake parte. Entseguak martxoaren 4an hasiko dira; saioak ostiral gauetan –21:30etik 22:30era– eta larunbat arratsaldetan izango dira –15:00etatik 16:00etara–. Entseguak Komentuko kaperan egingo dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide