Apirileko GUKA magazina

GUKA magazina 2022ko api. 8a, 22:00

Apirileko lehen ostiralarekin batera dator GUKA magazinaren saio berria. Atal honetako protagonistak izango dira, besteak beste, Azkoitiko San Martin auzoa, Pili Manterola sukaldari getariarra eta Azpeitian sortu berri duten Ametsen etorrera liburua.

Beste hilabete batez, eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa ematera dator GUKA magazina. 

Apirileko atalean, Azkoitiko San Martin auzoan izan da Mireia Galarza kazetaria, eta izen bereko ermita ezagutu du Juan Bautista Mendizabal historialari azkoitiarrarekin. Getarian ere izan da Galarza, eta Pili Manterola sukaldari getariarra elkarrizketatu du. Bere aldetik, Urrutira joan gabe atalean, Xabat Olaizolak Zarauzko hezegunetan egin du ibilbidea Aitor Leiza Arkamurka natur taldeko kidea bidelagun.

Anartz Izagirre, aldiz, Azpeitian izan da. Ametsen etorrera liburu berria izan du hizpide, eta hori lantzeaz arduratu diren kideekin elkartu da. Andoni Elduaien, berriz, Adrian Gartzia Orioko Turismo teknikariarekin jardun da solasean, errioari buruz Orion antolatu dituzten hitzaldiei buruz gehiago jakiteko.

Hemen ikus daitezke orain arte GUKA magazinean egindako bideo guztiak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide