Erramuen bedeinkazioak eman dio hasiera Aste Santuari

Juan Luis Romatet 2022ko apirilaren 10a

Erramu-igandea ospatzen da gaur, eta ohiturari jarraituz, erramuak bedeinkatu dituzte goiz partean Goiko plazan. Ondoren, prozesioan joan dira parrokiara. 

Herritar ugari bertaratu da gaur goizean Goiko plazan egin den erramuen bedeinkaziora. Aste Santuari hasiera ematen dion eguna da gaurkoa, Erremu-igandea, eta ohiturari jarraituz erramuak bedeinkatu ditu Pedro Laskuran apaizak. Ekitaldian zehar, San Pedro abesbatzak kantatzeko aukera ere izan du. 

Jarraian, prozesioan joan dira Goiko plazatik parrokiara. Bertan egin da eguneko elizkizuna. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide