Beste poesia sari bat poltsikoratu du Imanol Ulacia zumaiarrak, urte gutxian irabazten duen hirugarrena. Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol sailak antolatutako Ernestina de Champourcin 28. poesia lehiaketa irabazi zuen Ulaciak 2017ko bukaeran. Bar Kabi izeneko liburua izan zen haren emaitza. 2020aren amaieran, berriz, Torrelavegan antolatutako 21. Jose Luis Hidalgo saria irabazi eskuratu zuen –Rocas de Itzurun liburuan bildu zituen sari hartako poemak–, eta orain Martorell hirian antolatutako Vila de Martorell poesia saria irabazi du, gaztelaniazko kategorian.
Pasa den ostiralean egin zen sari banaketa Bartzelonako hiri honetan. 2.000 euroko saria jasotzeaz gain, El mundo izeneko liburua argitaratuko diote.