ENBAk (Euskal Nekazarien Batasuna) antolatutako Ongietorri Baserrira egitasmoaren barruan, hainbat baserritara bisitak egin dituzte joan den asteburuan. Zumaiako Xarrondo baserrian ere izan dira, eta Aritz Eizagirrek bertako behien esnearekin egindako yogurrak eta esne botilak erakutsi eta dastatzeko aukera eman die bertaratutakoei.