Ontzi baten laguntzarekin eraman dute izurdea itsasorantz

Juan Luis Romatet

Ohatila batera igota eraman dute Gurutze Gorriko kideek izurdea itsasora.

Goizeko lehen ordutan Santiago hondartzako itsasertzean agertu den izurdea pilotoa (Globicephala melas) itsasora bueltatu dute. Lehen saiakeratan berriro ere hondartzara bueltatzen zela ikusita, Getariako Gurutze Gorriarekin harremanetan jarri dira, eta haien ontzi baten bidez eraman dute animalia berriro itsasora.

Argazkiak: Gonzalo Torre.

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide