Imanol Ulaciaren hirugarren liburua, El mundo izenekoa, salgai dago jada. Orain liburu formatuan atera den izen bereko poema bilduma honekin irabazi zuen zumaiarrak Katalunian egiten den Vila de Martorell poesia saria pasa den apirilean, gaztelaniazko kategorian. Diru sariaz gain, liburua argitaratzea izan zuen saria Ulaciak.
Psikologian doktorea, bost urteko epean hiru poesia lehiaketa irabazi ditu Ulaciak. Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol sailak antolatutako Ernestina de Champourcin 28. poesia lehiaketa irabazi zuen 2017ko bukaeran. Bar Kabi izeneko liburua izan zen haren emaitza. 2020aren amaieran, berriz, Torrelavegan antolatutako 21. Jose Luis Hidalgo saria irabazi eskuratu zuen –Rocas de Itzurun liburuan bildu zituen sari hartako poemak–, eta orain Martorell hirian antolatutako Vila de Martorell poesia saria irabazi du, gaztelaniazko kategorian.