Zumaiako Sarek ekimen ugari egingo du Gabonen bueltan euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde

Maria Maya Manterola 2022ko abenduaren 21a

Abenduaren 31ko manifestazioaren artxiboko irudia. (Baleike)

Urteko azken egunean manifestazioa egingo dute, presoen etxeratzea eskatzeko. Bestelako ekintzak ere antolatu dituzte: mendi irteera, mus txapelketa eta espetxe politikaren inguruko hitzaldia, besteren artean.

Euskal preso, iheslari eta deportatuak gogoan izango dituzte Gabon garaian ere. Urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazio nazionalaren aurretik, ekimen sorta antolatu dute Zumaian beren eskubideen alde egiteko, ostiraletik hasita:

Abenduak 23, ostirala
22:15. Mus txapelketa Inpernupen. Izen-ematea: 22:00etan Inpernupen. 

Abenduak 24, larunbata
08:00. Mendi irteera Indamendira, Ludotekatik abiatuta. 

Abenduak 30, ostirala
20:00. 
Azken ostirala Saregileen plazan.

Abenduak 31, larunbata
18:00. 
Manifestazioa, Beheko plazatik hasita.

Urtarrilak 4, asteazkena
18:30. Espetxe politika: bilakaera, oztopoak eta erronkak hitzaldia, Alondegiko Oxford aretoan. 

Urtarrilaren 7ko manifestaziora joateko autobuseko izen-ematearen berri ere eman dute. Inpernupe eta Kantauri tabernetan nahiz online, helbide honetan izango da horretarako aukera. Horrez gain, txosna jarri nahi duten edo egitaraua antolatzen parte harte nahi duten eragile zein norbanako orori zabaldu diote deialdia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide