Idiazabalen jokatuko da datorren larunbatean pilota egokituko Gipuzkoako txapelketako lehen jardunaldia. Lau jardunaldiz osatuko da aurtengo txapelketa eta horietatik lehena datorren larunbatean, hilaren 14an, jokatuko da Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan. Goizeko 10:00etan hasiko da jardunaldia eta 14:00ak arte arituko dira.
Zumaiako Kirol Elkarteak lau pilotarirekin parte hartuko du txapelketa honetan: Leire Esnal, Xabi Olaziregi, Jurdan Arakistain, Egoitz Arribas eta Luis Zulaika izango dira Zumaiako klubeko ordezkariak Gipuzkoako txapelketan. Paleta modalitatean jokatuko dute pilotari hauek.
Idiazabalgo saioaren ondoren, beste hiru jardunaldi jokatuko dira txapelketaren barruan: Amasa-Villabonan urtarrilaren 28an, Zestoan otsailaren 11n eta Araman hilaren 25ean.