Denboraldi berriari ekiteko prest dira Zumaiako traineruak

Gorka Eizagirre | Maria Maya Manterola

Negua entrenatzen igarota, denboraldi berriari ekiteko prest dira Zumaiako arraunlariak. Bihar ekingo diete denboraldiari, Donibane Lohizunen.

Iaz zortzigarren egin zuen gizonezkoen traineruak KAE1 mailan, eta maila hori hobetzea izango da aurtengo denboraldiko erronka, Unai Etxeberria entrenatzailearen hitzetan.

Kike Manterolak eta Jon Mujikak gidatuko dituzte berriz, emakumezkoak ETE ligan. Jule Egiguren arraunlariaren esanetan, beren onena ematera doaz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide