2023 ira 14 Zumaia
Telmo Deuneko arraunlariek datorren denboraldian Euskotren ligan lehiatzeko 'play-off'-a jokatuko dute asteburuan. Larunbatean eta igandean izango da kanporaketa, Bermeon eta Portugaleten. Jule Egiguren zumaiarra, Laia Aranbarri azkoitiarra eta Argia Ibar getariarra dira Telmo Deuneko traineruaren arraunlarietako hiru, eta play-off-aren inguruan mintzatu dira elkarrizketan.