Gaur hasiko dute denboraldia Zumaiako arraunlariek

Maria Maya Manterola 2023ko eka. 17a, 10:30

Lehendabiziko estropadaren bezperan, atzo, arraunlari guztiak jendaurrean aurkeztu zituen Telmo Deun arraun elkarteak. Donibane Lohizunen izango dira gaur.

Hastear dira ETE eta KAE1 mailetako ligak, eta zumaiarrak ordezkatzen, traineru bana izango da bi liga horietan aurtengoan ere. Donibane Lohizunen ekingo diote denboraldiari, baina lehenbiziko estropada horren aurretik, arraunlari guztiak aurkezteko ekitaldia egin zuten atzo Arbustaingo arranplan.

Arraunlariak banaka izendatu orduko, traineruaren atzealdean ezarri eta talde argazkia atera zuten. Gogoz eta prest daude denboraldiari ekiteko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide